Lurgozo

ASTELEHENA 17:00-20:00
Mendieta Auzoa, 66, 48320, Ajangiz

ELKARTEA

Gure helburua lurralde honetan bizi diren pertsonen osasuna hobetuko duen elkartea sustatzea da. Premisa honetan oinarrituta, gure lurraldearen oreka ekologikoa ez ezik, tokiko sozio-ekonomia sustatu eta Lurraren hobekuntzan lagundu egin nahi da ere. Jatorri desberdineko (kontsumitzaile, ekoizle, erabiltzaile) emakumeek eta gizonek osatutako topagunea gara.

Elkartean partaidetza da nagusi eta bere erabaki organoak asanblada izaera du.

ANTOLAMENDUA

Elkartearen egoitza Ajangizen dugu. Udaletxeak utzitako lokal bat da. Bertan kideek (bazkideek) eskura dauden produktu ekologikoak eros ditzakete (zerealak, fuita, lekadunak, ortuariak, gozokiak, esnekiak, soja eratorrikoak, eta abar.).

Elkarteko bazkidea egin ondoren, egoitzan eskaintzen den produktu guztia lortu daiteke, dirurik erabili gabe. Hilero eramandako jakien likidazioa egiten da, banketxeko errezibo bidez, bazkide bakoitzari gainzorrik ezarri gabe.

Hornitzaileak ezarritako kostuari gainkostu bat ezartzen zaio, baserritik zuzenean datorren produktu freskoari %10 eta banaketa enpresen bitartez datorrenari %18.

Edozein bazkidek nahi dituen produktuak eska ditzake, zerbitzua eta produktuen aniztasuna hobetzeko. Ez‐ohiko eskaera handiak aurreikusten direnean hobe da sasoiz abisatzea.

Produktuak sail desberdinetan aurkezten dira, ontziratutako produktuak, zereal eta lekak granelean, fruta eta barazki freskoak eta errefrigerazioa behar duten esneki eta bestelakoak. Honetaz gain liburuak eta bestelako dibulgaziorako materialen txokoa ere badago. Berriki kosmetikoak eta etxeko garbiketak egiteko produktuen atala sortu da.

Eskualdeko baserrietatik zuzenean datozen produktu freskoek leku berezi bat dute. Hauetaz gain, aurretik eskatu behar diren produktuak daude, astero edo aldioro enkarguz ekartzen direnak, ogia, haragia, kosmetika eta bestelakoak. Etorri egin behar zaio eskaera edota zerrendetan apuntatu. Norbera arduratu behar da eskatutako produktuetaz eta alperrik galduz gero norberaren erantzunkizuna dira.

LAN-TALDEAK

Zuzendaritza batzordea
Elkarteko bazkidea egin ondoren, egoitzan eskaintzen den produktu guztia lortu daiteke, dirurik erabili gabe. Hilero eramandako jakien likidazioa egiten da, banketxeko errezibo bidez, bazkide bakoitzari gainzorrik ezarri gabe.

Salerosketen lan-taldea
Elkartearen egoitza Ajangizen dugu. Udaletxeak utzitako lokal bat da. Bertan kideek (bazkideek) eskura dauden produktu ekologikoak eros ditzakete (zerealak, fuita, lekadunak, ortuariak, gozokiak, esnekiak, soja eratorrikoak, eta abar.).

Ekimen eta dibulgazio lan-taldea
Produktuak sail desberdinetan aurkezten dira, ontziratutako produktuak, zereal eta lekak granelean, fruta eta barazki freskoak eta errefrigerazioa behar duten esneki eta bestelakoak. Berriki kosmetikoak eta etxeko garbiketak egiteko produktuen atala sortu da.

Garbiketaren lan-taldea
Eskualdeko baserrietatik zuzenean datozen produktu freskoek leku berezi bat dute. Hauetaz gain, aurretik eskatu behar diren produktuak daude, astero edo aldioro enkarguz ekartzen direnak, ogia, haragia, kosmetika eta bestelakoak. Etorri egin behar zaio eskaera edota zerrendetan apuntatu.

DOKUMENTUAK

Estatutuak

pdf [131,61 KB]

Hitzarmena

pdf [1,40 MB]

Izen emate orria

doc [56,50 KB]

Eskuliburua

pdf [2,37 MB]

ORDUTEGIA

ASTELEHENA

17:00-20:00

ASTEARTEA

11:00-13:30 / 17:00-20:00

ASTEAZKENA

17:00-20:00

OSTEGUNA

11:00-13:30 / 17:00-20:00

OSTIRALA

17:00-20:00
ARGAZKIAK